XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Literatura: pertsonaiak eta heroiak

Zer da literatura?

Hitza tresna bezala erabiliz sortzen den artelana da literatura.

Arlo honetan alde batetik ahozko literatura daukagu, gurean hainbesteko tradizioa izan duena eta oraindik ere bizi-bizirik jarraitzen duena.

Bere adierazpenik nagusiena bertsolaritza izango litzateke eta ezaugarririk nabarmenena bapatekotasuna.

Literatura idatzia nahiko berantiarra izan dugu.

Hastapenak XVI. mendean eta Ipar Euskal Herrian kokatzen dira.

XVI. mendea


Bernart Etxepare
Joannes Leizarraga
Joan Perez Betolaza

XVII. mendea


Joannes Etxeberri (Ziburukoa)
Pedro Axular
Arnaud Oihenart
Joan Tartas
Bernard Gazteluzar

XVIII. mendea


Joannes Etxeberri (Sarakoa)
Manuel Larramendi
Sebastian Mendiburu
Agustin Kardaberaz
Joan Antonio Ubillos
Joan Antonio Mogel
Pedro Antonio Añibarro
Pedro Astarloa

XIX. mendea


Bizenta Antonia Mogel
Joakin Lizarraga
Martzelino Soroa
Baleriano Mokoroa
Toribio Alzaga
Antoine Thompson
Abbadia
Juan Inazio Iztueta
Joan Bautista Agirre
Martin Hiribarren
Jean Duvoisin
Jean Baptiste Elizanburu
Bilintx
Xenpelar
Pierre Topet Etxahun
Jose Maria Iparragirre

XX. mendea


Antonio Maria Labaien
Agustin Zubikarai
Piarres Lartzabal
E. Bustinza Kirikiño
Resurrección Mª Azkue
Kepa Enbeita
Pedro Maria Otaño
Txirrita
Aitzol
Oxobi
E. Urkiaga Lauaxeta
Xabier Lizardi
N. Ormaetxea Orixe
Federiko Krutwig
Jon Mirande
Gabriel Aresti
Bitoriano Gandiaga
Joan Mari Lekuona
Xabier Lete
Joxean Artze
Txillardegi
Txomin Agirre
Jon Etxaide
Ramon Saizarbitoria
Anjel Lertxundi
Joseba Sarrionaindia
Mikel Lasa
Bernardo Atxaga

Literatura generoak

Literatura generoak ugari badira ere, nagusiki hirutan banatzen dira: genero lirikoa (poesia, oda...), genero narratiboa (epopeia, nobela, ipuina...) eta genero dramatikoa (tragedia, komedia, opera...).

Hiru genero nagusi horiez gain beste batzuk ere aipa daitezke: lan didaktikoak (epistola, saiakera...), lan historikoak (biografiak...) eta oratoria (sermoiak, hitzaldiak...).

Bestalde, eta gazteek gehien ezagutzen dituzten literatura lanetan komeni da ipuina eta nobela zer diren garbi edukitzea.

Ahozko literaturatik idatzira

Hasiera batean ipuinak, istorioak, esaerak, kantak, bertsoak... ahoz aho pasatzen ziren belaunaldi batetik bestera.

Ahozko literatura toki guztietan literatura idatziaren aurretik ibili izan da.

Gaur egun ere, inoiz, aurrea hartzen dio literatura idatziari.

XV. mendetik aurrera, inprentari esker, idazlanak gehiago zabaltzen dira eta idazleak ere ezagunagoak izaten hasten dira.